Hemendik aurrera badakizu non topatu ahal nauzuen: Eduvlog vlog komunitarioan. Bertan jartzen ditugu hezkuntzarako eduki libreak, bideo edo presentazio formatuan zuek ere zuen ikasgeletan erabil ditzazuen. Sartu eta iruzkinak jarri, guztion artean hobetuko dugu... eta komunitatean sartzen bazarete, askoz hobeto. Ea gustatzen zaizuen bideo hau, oso gomendagarria dena 2051. urtea ezagutzeko: Prometeus, la revolución de los medios.
2008-02-10
Eduvlog gunean ikusi arte!
Hemendik aurrera badakizu non topatu ahal nauzuen: Eduvlog vlog komunitarioan. Bertan jartzen ditugu hezkuntzarako eduki libreak, bideo edo presentazio formatuan zuek ere zuen ikasgeletan erabil ditzazuen. Sartu eta iruzkinak jarri, guztion artean hobetuko dugu... eta komunitatean sartzen bazarete, askoz hobeto. Ea gustatzen zaizuen bideo hau, oso gomendagarria dena 2051. urtea ezagutzeko: Prometeus, la revolución de los medios.
2008-02-09
Azken eguneko argazkiak
2008-02-08
CMap Tools programaz mapa kontzeptualak eginez
CMap Tools erremintak mapa kontzeptualak egiteko aukera ematen digu. Baina mapak sortu ezezik, konpartitu ere konpartitzeko aukera ematen digu. Gogoratu non dagoen, IHMC izeneko institutuan, eta egizue klik webguneko kontzeptuetan ez galtzeko.
Wikipedia nola doan hizkuntza bakoitzean
Zerrenda bereziki interesgarria dago Wikipediako sarrera-orrietan: hizkuntza bakoitzean Wikipedia noraino garatu den erakusten duen taula bat dakar hainbat daturekin, eta hasteko, hizkuntza bakoitzean zenbat sarrera edo artikulu osatu diren gaur egun arte.
Ingelesezko wikipedia da gailen, nola ez, milioi bat sarrera baino gehiago dituela. Atzetik ehun mila orritik gora dituzten hogei bat hizkuntza datoz (Alemaniera, Frantsesa, Txinera, Errusiera, Gaztelania,...), gehienak herrialde garatuetako hizkuntza nagusiak. Baina multzo horretan sartuta ikusiko ditugu, gainera, hain nagusi ez diren hizkuntzaren batzuk, hala nola katalana (lan galanta wikigile katalanena!) eta volapük, XIX. mendean apaiz alemaniar batek sortu zuen hizkuntza, esperanto ezagunaren tankeran nazioarteko hizkuntza baterako eredua izan zedin.
Eta euskara non dabil? Zerrendako hurrengo multzoan, 10.000 orritik gorakoen "tropelean". 20.000 artikulutik gora dituela. Ez dago gaizki, euskaldun "letradunak" asko-asko ez garela kontuan izanda. Datu horiek eta gehiago ingelesezko wikipediaren orri nagusian (en.wikipedia.org/wiki/Main_Page), ezkerreko zutabeko behealdean dagoen hizkuntza-zerrendaren azken lerroan (Complete list) lotura sakatuta aurkituko ditugu. On egin dagizuela datu zopak!
Ingelesezko wikipedia da gailen, nola ez, milioi bat sarrera baino gehiago dituela. Atzetik ehun mila orritik gora dituzten hogei bat hizkuntza datoz (Alemaniera, Frantsesa, Txinera, Errusiera, Gaztelania,...), gehienak herrialde garatuetako hizkuntza nagusiak. Baina multzo horretan sartuta ikusiko ditugu, gainera, hain nagusi ez diren hizkuntzaren batzuk, hala nola katalana (lan galanta wikigile katalanena!) eta volapük, XIX. mendean apaiz alemaniar batek sortu zuen hizkuntza, esperanto ezagunaren tankeran nazioarteko hizkuntza baterako eredua izan zedin.Eta euskara non dabil? Zerrendako hurrengo multzoan, 10.000 orritik gorakoen "tropelean". 20.000 artikulutik gora dituela. Ez dago gaizki, euskaldun "letradunak" asko-asko ez garela kontuan izanda. Datu horiek eta gehiago ingelesezko wikipediaren orri nagusian (en.wikipedia.org/wiki/Main_Page), ezkerreko zutabeko behealdean dagoen hizkuntza-zerrendaren azken lerroan (Complete list) lotura sakatuta aurkituko ditugu. On egin dagizuela datu zopak!
Portable app. Mac-en ere
"Makero"-ok ere portable app direlakoak eskuragarri ditugu webgune honetan. Asko dagoz, Firefox, VLC, etab. Apple sistemak erabiltzen dituenak badagoz ere, baina kontxo!! horiek ordain beharrekoak dira. Aplikazio bat baino gehiago eskuratu nahiean eskaintzak badituzte hemen.
2008-02-07
Gmail Drive nola instalatu
Gmail Drive programatxoaren bitartez Gmail posta-kontua gure dokumentuak, audioa, bideoak eta abarrak gordetzeko erabil dezakegu (horrela segurtasun kopiak izan daitezen edo edozein ordenadoretik eskura edukitzeko). Viksoe.dk webgunean (besteak beste) aurkituko ditugu Gmail Drive lortzeko eta instalatzeko argibideak. Aupa zuek!
2008-02-06
Ikastaroko CDa
Hona hemen edukiko dituzuen programak eta ekaiak biharko klasean, 2. egunean hain zuzen ere:
Softwarea:
Portable Apps: aplikazio portableak pen drive batean eraman ditzakezuenak (Windows)
Puppy Linux: 10 mega baino gutxiagotan Linux RAM memoriatik korritzeko
Wubi: makina birtual librea Ubuntu Linux Windows sistema eragilean korritzeko ezer egin gabe (Windows)
Firefox nabigatzailea
VLC edo Videolan bideo eta audio erreproduktorea (Windowns bertsioa)
Liburuak:
La pastilla roja liburua Software Librea zein inportantea den ulertzeko
La ética del hacker best-seller-a PDF formatuan
Bideoak:
Jakintza Librea
Steve Jobs Stanford Unibertsitatean
Linux Beryl
Erronka teknologikoak irakaskuntzan
Softwarea:
Portable Apps: aplikazio portableak pen drive batean eraman ditzakezuenak (Windows)
Puppy Linux: 10 mega baino gutxiagotan Linux RAM memoriatik korritzeko
Wubi: makina birtual librea Ubuntu Linux Windows sistema eragilean korritzeko ezer egin gabe (Windows)
Firefox nabigatzailea
VLC edo Videolan bideo eta audio erreproduktorea (Windowns bertsioa)
Liburuak:
La pastilla roja liburua Software Librea zein inportantea den ulertzeko
La ética del hacker best-seller-a PDF formatuan
Bideoak:
Jakintza Librea
Steve Jobs Stanford Unibertsitatean
Linux Beryl
Erronka teknologikoak irakaskuntzan
Google hacking egiten
Gaurko ariketak Google hacking atalean. Ea gogoratzen duzuen zertarako den bakoitza (adibideekin jarri ditut):
link:www.eduvlog.org
"informazio teknologiak"
define:factor
filetype:pdf Pekka Himanen
allinurl:Stiglitz
allintitle:Stiglitz
allintext:Stiglitz
Erraza, ezta? Gogoratu bilaketa laukizuzenean idatzi behar duzuela (hobeto Firefox barruan txertatuta dagoen laukian).
link:www.eduvlog.org
"informazio teknologiak"
define:factor
filetype:pdf Pekka Himanen
allinurl:Stiglitz
allintitle:Stiglitz
allintext:Stiglitz
Erraza, ezta? Gogoratu bilaketa laukizuzenean idatzi behar duzuela (hobeto Firefox barruan txertatuta dagoen laukian).
2008-02-05
Vizu, ikerketak azkartzeko gunea
Vizu aplikazioa Web 2.0 mugimenduaren barruan dago. Inkestak publiko edo pribatuki egin daitezke. Aukera ematen du blogetan argitaratzeko, jakina. Probatu eta ondo pentsatu zer galdetuko duzun. Irudikatu une batez, ikerketa baterako astebete duzula eta 1500 inkesta edo boto lortu behar dituzula. Ez al da lagungarria Web 2.0 aplikazio bat erabiltzea?
Suscribirse a:
Entradas (Atom)