Ingelesezko wikipedia da gailen, nola ez, milioi bat sarrera baino gehiago dituela. Atzetik ehun mila orritik gora dituzten hogei bat hizkuntza datoz (Alemaniera, Frantsesa, Txinera, Errusiera, Gaztelania,...), gehienak herrialde garatuetako hizkuntza nagusiak. Baina multzo horretan sartuta ikusiko ditugu, gainera, hain nagusi ez diren hizkuntzaren batzuk, hala nola katalana (lan galanta wikigile katalanena!) eta volapük, XIX. mendean apaiz alemaniar batek sortu zuen hizkuntza, esperanto ezagunaren tankeran nazioarteko hizkuntza baterako eredua izan zedin.Eta euskara non dabil? Zerrendako hurrengo multzoan, 10.000 orritik gorakoen "tropelean". 20.000 artikulutik gora dituela. Ez dago gaizki, euskaldun "letradunak" asko-asko ez garela kontuan izanda. Datu horiek eta gehiago ingelesezko wikipediaren orri nagusian (en.wikipedia.org/wiki/Main_Page), ezkerreko zutabeko behealdean dagoen hizkuntza-zerrendaren azken lerroan (Complete list) lotura sakatuta aurkituko ditugu. On egin dagizuela datu zopak!
No hay comentarios:
Publicar un comentario